Ekonomia -

Taxiak

Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian

Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.

Donostialdeko taxiek Donostian lan egin ahal izango dute, eta Donostiakoek Donostialdean
Donostialdeko taxiek Donostian lan egin ahal izango dute, eta Donostiakoek Donostialdean
Donostialdeko taxiek Donostian lan egin ahal izango dute, eta Donostiakoek Donostialdean

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, astelehenarekin (abenduak 30), Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek Donostian zerbitzua eman ahal izango dute. Gipuzkoako Aldundiak onartu zuen Donostialdeko Erregimen bereziko Eremua (EBE) indarrean sartuko baita. Hain zuzen ere, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta udalerrietako taxiek lan egin ahalko dute Donostian; eta Donostiako 308 taxiek, berriz, herri horietan.

Udal bakoitzak finkatuko ditu zerbitzuen baldintzak. Donostian esaterako, asteburu, jaiegun bezpera eta udan eman ahal izango dute zerbitzua inguruko herrietako taxiek.

Donostian taxi gutxi daudela ikusita jarri dute martxan neurria, taxilariek eurek egindako eskaria aintzat hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Hernani Ekonomia berriak Albisteak Gaur Pasaia bideoak Lasarte-Oria bideoak Errenteria bideoak Andoain albisteak Usurbil bideoak Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga Gaurko azken orduko albistea Lezo azken ordukoa Taxiak