Ekonomia -

Taxi-zerbitzua

Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera

Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.

Donostiako taxien artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Donostiako taxien artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Donostiako taxien artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko 10 udalerrietako 118 taxik zerbitzua eman ahal izango dute Donostian datorren astelehenetik, abenduaren 30etik, aurrera. Gipuzkoako Aldundiak Donostialdeko Erregimen bereziko Eremua (EBE) onartu ostean sartuko da indarrean neurria.

Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian taxi-zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.

Udalek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren onartu du neurria Aldundiak. Eremuan parte hartzen dutenek euren udalerrietan taxi-zerbitzu publikoa kaltetzen ez dela bermatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izan dute.

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak ohar bidez azaldu duenez, Aldundia abuztuaren 14an hasi zen neurri hau lantzen, baina orain aste gutxi jaso du beharrezkoa den dokumentazio guztia.

"Espero dugu Erregimen Bereziko Eremu hau indarrean sartzearekin gaur egun Gipuzkoako hiriburuan dauden taxi arazoak arinduko direla", adierazi du diputatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Hernani Ekonomia Eguneko albisteak Pasaia Lasarte-Oria Errenteria Andoain Usurbil Urnieta Oiartzun Astigarraga Albisteak Lezo Taxiak Gipuzkoako Foru Aldundia