Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, Olentzero eta Mari Domingi eta greba ehungintzan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Deskontuak garraio publikoan: Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urte arteko adingabeentzako doakotasuna ezartzea eta garraio publikoan % 50eko deskontuak luzatzea erabaki du. Neurriak pixkanaka ezarriko dira 2025eko urtarrilaren lehen astetik otsailaren hasierara bitartean.

- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Euskal Herri osoko herri eta hirietara iritsiko dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Donostiara 12:00etan helduko dira, Urumea ibaitik barrena; Gasteizen, berriz, 18:00etatik aurrera euskal mitologiak hartuko ditu kaleak; eta Iruñean ere, 18:00etatik aurrea kalez kale ibliko dira Olentzero eta Mari Domingi.

- Greba ehungintzan: Bigarren greba eguna dute gaur ehungintzako sektoreko langileek. Lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute. ELAk deituta, Bilbon 10:30ean egingo dute manifestazioa, Moyua plazatik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Grebak gaur Olentzero Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Garraio publikoa gaur Albisteak Imanol Pradales