Ekonomia -

Lan-gatazka

Ezkirozko BSH lantegiaren itxieraren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Iruñean

LABek deitutako manifestazioa eguerdian abiatu da Golem Baiona zinemetatik, eta BSHren egoera ez ezik, Nafarroako industria osoaren egoera "larria" salatuko dute.

BSHko langileen elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB
BSHko langileen elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB
BSHko langileen elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek parte hartu dute Iruñean BSH multinazionalaren Ezkirozko lantegiaren eta Nafarroako sektore industrialaren alde LABek deitu duen manifestazioan.

BSHk Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmo erantzun zuten abenduaren 18an Parlamentuaren aurrean elkarretaratze jendetsua eginez.

Hala eta guztiz ere, LABek uste du "egoeraren larritasunak erantzun handiagoa" eskatzen duela, eta horregatik gaur eguerdian Golem Baiona zinemetatik abiatu den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei, ez soilik aipatu lantegiaren egoeragatik, baizik eta Nafarroako industria sektore osoarengatik.

Nafarroan sektore horretan lanpostuak suntsitzen ari direla salatu du sindikatuak: "Suntsiketa horrek urteak daramatza martxan modu zuhurrago batean, baina azken hilabeteetan modu gogorragoan gertatzen ari da".

"Enpresa baten itxierak ez die bere langileei soilik eragiten. Inguruko enpresa osagarriei, zerbitzuei eta azpikontratei ere eragiten die, eta askotan egoera zaurgarriagoan egoten dira, eta erabaki horien kaltea askoz ere handiagoa izaten da", gaineratu du LABek.

Alderdi Komunistak ere bat egin du manifestazioaren deialdiarekin, Alemaniako multinazionalak "azken bi hamarkadetan Nafarroan zituen hiru lantegietako ekoizpena deuseztatu" duela salatzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa LAB Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Lan gatazkak Industria