Ekonomia -
Bilera Zumaian
Erakundeak eta langileak irtenbide "eraginkor" bat bilatzen ari dira Balenciaga ontziolarentzat
Enpresaren etorkizunerako balizko konponbidea "kudeaketa berri batean oinarritzen den eta jarduera bultzatu eta hobetzeko gai den inbertitzaile bat aurkitzea" dela uste dute.
Agentziak | EITB Media
Erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia Ministerioa eta Zumaiako Udala) eta Balenciaga ontziolako enpresa-batzordea irtenbide "orokor eta eraginkorra" bilatzen ari dira, hartzekodunen konkurtsoan sartu den konpainia gipuzkoarrarentzat.
Erakundeetako ordezkariak Zumaian bildu dira gaur Gipuzkoako ontziolako langileen ordezkariekin, asteazkenean erakundeen eta Cofidesen artean izandako batzar telematikoaren ostean.
Eusko Jaurlaritzako iturriek hitzorduaren ostean azaldu dutenez, tartean dauden erakunde guztiek eta enpresa-batzordeak berretsi dute "bat eginda eta konprometituta" daudela Balenciaga ontziolaren egoerari "irtenbide orokor eta eraginkorra" emateko.
Adierazi duten bezala, "diskrezioz" jarraituko dute lanean. Gainera, enpresaren etorkizunerako balizko irtenbidea "kudeaketa berri batean oinarritzen den eta jarduera bultzatu eta hobetzeko gai den inbertitzaile bat aurkitzea" dela uste dute.