Ekonomia -

HEGALDIAK

Bilbo-Basilea hegaldi zuzenak egongo dira 2025eko ekainetik aurrera

Astean bi hegaldi izango dira ekainetik aurrera. Ez da azken aldian iragarritako konexio bakarra, Bilboko Aireportutik Cork (Irlanda), Stockholm (Suedia), Kopenhage (Danimarka) eta New Yorkera joateko aukera izango baita datorren urtean.

Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Easyjet kostu txikiko hegazkin konpainiak Bilbo eta Basilea —Suitzako hiriburutik 100 kilometro iparraldera dagoen hiria— arteko hegaldi zuzenak egingo ditu datorren urteko ekainetik aurrera eta uda osoan zehar.

Bilboko Aireportuak jakitera eman duenez, astean bi hegaldi izango dira ekainetik aurrera: ekain erdialdera arte, astelehenetan eta ostiraletan; data horretatik aurrera, berriz, asteartetan eta ostiraletan.

Lotura berriak harrera ona badu, konpainiak ez du baztertzen 2025eko neguan ere hegaldiak mantentzea.

Konpainiak 186 eserleku eskainiko ditu hegaldi bakoitzean.

Ez da azken aldian iragarritako konexio bakarra, Bilboko Aireportutik Cork (Irlanda), Stockholm (Suedia), Kopenhage (Danimarka), eta New Yorkera joateko aukera izango baita datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak