Ekonomia -

Etxebizitza turistikoak

Kontsumok espedientea ireki dio Airbnb enpresari, legez kontrako pisu turistikoen iragarkiak ez kentzeagatik

Mota horretako praktikak arau-hauste larritzat jo daitezke, eta 100.000 eurorainoko isunak izan ditzakete. Hala ere, zenbateko hori igo egin daiteke, legez kontrako irabazia halako lau eta sei artekoa izateraino.

Erabilera turistikorako etxebizitza bat identifikatzen duen kartela. Argazkia: EFE
Erabilera turistikorako etxebizitza bat identifikatzen duen kartela. Argazkia: EFE
Erabilera turistikorako etxebizitza bat identifikatzen duen kartela. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak zehapen-espedientea ireki dio Airbnb enpresari, pisu turistikoen "legez kontrako" publizitatea zuten milaka iragarki "berehala" kentzeko eskaerari muzin egin dio eta.

Mota horretako praktikak arau-hauste larritzat jo daitezke, eta 100.000 eurorainoko isunak izan ditzakete. Hala ere, zenbateko hori igo egin daiteke, legez kontra eskuratutako irabazia halako lau eta sei artekoa izateraino.

Gizarte Eskubide eta Kontsumo Ministerioak (Zuzendaritza Nagusia haren mende dago) ohar baten bidez jakinarazi duenez, joan den ekainean informazioa eskatu zien hainbat plataformari, jakiteko zeintzutan etxebizitzatan har daitekeen ostatu haien aplikazioen bidez, eta horren ondotik ireki du espedientea.

Ondoren, beste errekerimendu bat bidali zion Airbnb enpresari, eskatzeko "berehala" kendu zitzala bere plataforman agertzen ziren baina lizentzia-zenbakirik ez zuten etxebizitza turistikoen milaka iragarki.

Plataformak ez zituen kendu, eta Kontsumok espedientea irekitzea erabaki du.

Pisu turistikoei buruzko hirugarren ikerketa

Kontsumo Sailak pisu turistikoekin lotuta ireki duen hirugarren ikerketa da. Izan ere, joan den urrian higiezinen agentzietan irregulartasun batzuk antzeman zituen, aldi baterako alokairuetan abusuzko praktikak egiteagatik. Ondoren, duela astebete, ikerketa bat hasi zuen etxebizitza turistikoen enpresa handien aurka, "praktika engainagarriak" izan zitzaketelako, norbanako errentatzaileenak diruditen iragarkien atzean "ezkutatzen" direlako eta betebeharrak saihesten dituztelako, hala nola bezeroarentzako arreta-zerbitzu bat izatea, enpresek bermatu beharrekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza