Ekonomia -

Enpresak

Trilanticek Talgon duen partaidetza erosteko aukera alde batera uzteko mehatxua egin du Sidenorrek

Sidenorreko iturriek azaldu dute Talgon sartzea ez dela "hil edo bizikoa". "Egungo akziodunek ez bagaituzte Talgon nahi, baztertu egingo gara denborarik eta energiarik alferrik ez galtzeko", adierazi dute.

Talgo. Argazkia: EFE
Talgo
Talgo. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trilanticen partaidetza eskuratuta Talgoren % 29,9 erosteko egindako eskaintza baztertzeko aukera mahai gainean jarri du Sidenor siderurgia taldeak, Jose Antonio Jainagaren konpainiarentzat "hil edo biziko eragiketa" ez dela argudiatuta. 

Sidenorreko iturrien esanetan, Talgon sartzea ez da "hil edo bizikoa". "Egungo akziodunek ez bagaituzte Talgon nahi, baztertu egingo gara denborarik eta energiarik alferrik ez galtzeko", adierazi dute.

Esan bezala, Talgoren % 29,9 —Trilanticen esku dago gaur egun— erosteko eskaintza egin zuen Sidenorrek, akzio bakoitza 4 euroan erosita. Prezio horretan, 150 milioi euroko balioa du Trilanticen partaidetzak, eta 500 milioi eurokoa konpainia osoarenak.

Ganz Mavag enpresa hungariarrak, baina, akzio bakoitza 5 euroan erosteko eskaintza egin die (185 milioi euro akzioen % 29,9ren truke, eta 620 milioi euro akzio guztien truke).

Sidenorren eskaintzak, ordea, Talgoren akzioek Burtsan duten balioa (3,52 euro) gainditzen du.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, bestalde, babestu egin dute operazio hori. Lehenengoaren arabera, "irtenbide egokia" litzateke Talgori egonkortasuna emateko. Bigarrenak, berriz, Sidenorrek Euskadin finkatuta jarraitzea eta enplegua sustatzea nahi du.

Poloniak ere eskaintza bat egin dio Talgori

Konpainia horien gertuko iturri batek EFE albiste-agentziari baieztatu dionez, litekeena da Polski Fundusz Rozwoju (Poloniako Garapen Funtsa) ere operazio horretan sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak