Ekonomia -
bm supermerkatuak
Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen PAI Partnersek ez dio negozioaren bere zatia salduko Carrefourri
PAI Partnersek Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen 2021ean negozioa zabaltzeko asmoz. 2024ko ekainean, berriz, Uvescoren bere zatia Carrefourri saltzea negoziatzen hasi zen.
EITB MEDIA
Uvescoren akzioen % 70 dituen Pai Partner diru funtsak ez dio negozioaren bere zatia salduko Carrefourri. Operazioaren berri zuten iturriek jakinarazi dutenez, eten egin dira BM supermerkatua eskuratzeko Carrefour eta PAI Partners Uvesco taldeko akziodun nagusien arteko negoziazioak, eta, hortaz, momentuz BM Carrefourren esku geratuko da.
Carrefourrek 800 milioi eskaini zituen enpresaren kontrola bereganatzeko, eta bere akzio nagusiarekin, PAI Partners inbertsio funts frantziarrarekin, hizketan ari zen, baina azkenean ez da akordiorik lortu.
Negoziaketok susmo txarrak eragin zituen hainbat eragileren artean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia edo baserritarren elkartea kasu, banatzailearekiko sustraitzea eta tokiko ekoizleekiko harreman ona galtzearen beldur baitziren.
Carrefourren eskeintzaren berri izan zenean, gainerako akziodunek enpresa hemen errotzeko euskal alternatiba bat sortzeko kontaktuak hasi zituzten, Jose Ramon Fernandez de Barrena Uvescoko presidentea buru zela. Astelehen honetan jakin dugun erabaki honekin denbora irabazi dute.
Uvesco BM supermerkatuen jabe da besteak beste. BMk 183 denda eta lau mila langile ditu Euskadin.