Ekonomia -

garraio publikoa

Arabako mugikortasun-plan berria: zerbitzuak maizago, gaueko zerbitzuak eta geldialdiak industrialdeetan

Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu duen bigarren Mugikortasun planak. Hamar urteko epean % 36 haziko da, besteak beste, Arababus zerbitzua.

Foto de archivo: Alavabus
Foto de archivo: Alavabus
Foto de archivo: Alavabus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak Mugikortasun Iraunkorreko bigarren Plana onartu du astelehen honetan. Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu berri duen planak, eta hamar urteko epean % 36 haztea aurreikusten da, besteak beste, Arababus zerbitzua: plaza gehiago izango ditu eta maizago emango da zerbitzua, gainera, 6:00etatik 23:00etara ordutegia jarraitua izango da.

Gainera, gune nagusiak ospitaleetara, ikastetxeetara eta tren eta autobus geltokietara ibilgailu-aldaketa bakarrarekin lotzea bermatu nahi da.

Gasteiz eta inguruko herriak asteburuetan eta jaiegun bezperatan lotuko dituen gaueko zerbitzua da berritasun nagusietako bat, Jon Nogales Mugikortasun diputatuak azaldu duenez.

Horrez gain, lantegietara autobusez joateko erraztasunak ematea ere nahi du planak. Enpresekin elkarlanean, Gasteizko industrialdeetara zerbitzu bereziak jartzea aztertuko du Aldundiak, bai eta enpresei laguntzak ematea ere.

Hogeita hamar neurri eta jarduera-proposamen baino gehiago biltzen ditu Arabako Bigarren Mugikortasun plan honek, eta 68 milioi euroko inbertsioa eskatuko du horretarako. Planaren helburua da mugikortasun sistema unibertsala, inklusiboa, jasangarria, efizientea eta segurua lortzea, emisioak % 50 murrizteko.

Dokumentu estrategiko honen helburua da ibilbide laburreko ohiko joan-etorrietarako bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Garraio publikoa Arabako Foru Aldundia