Ekonomia -
Bankuak
Europako Batzordeak baimena eman du BBVAk Sabadell bankua erosteko
Bi finantza-erakundeek ziurtzat jotzen zuten Bruselaren ebazpen hori Europako Batzordeak eragiketa aztertuko zuela jakin zenetik.
Agentziak | EITB MEDIA
Europako Batzordeak ez dio eragozpenik jarri BBVAk Sabadell bankuari akzioak erosteko egindako eskaintza publikoaren berrikuspenean. Horrenbestez, eragiketa eztabaidagarri horrek gainditu egin du erosketarako beste aurrebaldintzetako bat.
Hala baieztatu dute gaur iturri finantzarioek, eta gogoratu dute Europako agintariek egiaztatzeke zutela BBVAk ez dituela hirugarren estatuen laguntzak jasoko Kataluniako erakundea bereganatzeko; Sabadell hasieratik erosketa horren aurka agertu da.
Bi finantza-erakundeek ziurtzat jotzen zuten Bruselaren oniritzia Europako Batzordeak eragiketa aztertuko zuela jakin zenetik.