Ekonomia -

EAE-KO AURREKONTUAK

EH Bildu eta Eusko Jaurlaritza aurrekontuen gainean akordioa lortzeko lanean ari dira oraindik

PP eta Sumar negoziazio mahaitik altxa ostean, politika publikoek "anbizio" handiagoa izan dezaketela uste du koalizio subiranistak.

Nerea Kortajarena Mikel Torres Ekonomia eta Enplegu sailburuarekin hizketan. Artxiboko irudia: EFE
Nerea Kortajarena Mikel Torres Ekonomia eta Enplegu sailburuarekin hizketan
Nerea Kortajarena Mikel Torres Ekonomia eta Enplegu sailburuarekin hizketan. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk "etxebizitza politika proaktiboa" aurrera eramatea eta lanbide arteko gutxieneko soldata "propioa" izatea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari 2025erako aurrekontuak babestearen truke. Negoziazioarekin "konprometituta" jarraitzen duela nabarmendu du, eta hurrengo orduak balizko akordioa lortzeko "erabakigarriak" izango direla adierazi du. PP negoziazio mahaitik altxa ostean, politika publikoek "anbizio" handiagoa izan dezaketela uste du koalizio subiranistak.  

Atzo, Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramailea eta Nerea Kortajarena eta Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuarekin elkartu ziren aurrekontuen inguruko negoziazioekin jarraitzeko.

Koalizio subiranistak ohar bidez jakinarazi duenez, orain hobetzen saiatuko den proposamen berria helarazi zien EAJ eta PSE-EE buru dituen gobernuak. Zehazki, etxebizitza  politika proaktiboa eta lanbide arteko gutxieneko soldata propio baterako akordio politikoa jarriko ditu mahai gainean EH Bilduk.

EH Bilduren arabera, hurrengo orduak "erabakigarriak" izango dira akordioa lortu ahal izateko. Gainera, uste du elkarrizketarako gune hori "baliatu" behar dela lanbide arteko gutxieneko soldata propio bat negoziatzeko.

Eusko Jaurlaritzak erakusten duen "anbizio maila" giltzarri izango da EH Bilduren babesa lortzeko. Ildo horretan, hitz egiteko eta akordioa lortzeko borondatea mantentzen duela azpimarratu du.

"EAJk eta PSE-EEk PP asebetetzeko beharrik ez dutenez, politika publikoen anbizioa askoz handiagoa izan daiteke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Alderdi politikoak bideoak Ekonomia 2024 EH Bildu Gaurko titularrak Albisteak EAEko Aurrekontuak