Ekonomia -

kRISIA

Boschek 5.500 langile kaleratuko ditu, gehienak Alemanian, eta ez du espero Espainiako Estatuan eragina izatea

Konpainiaren arabera, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako hartu dute neurria.

Boschen ibilgailu autonomoaren proiektua. Argazkia: Bosch
Boschen ibilgailu autonomoaren proiektua. Argazkia: Bosch
Boschen ibilgailu autonomoaren proiektua. Argazkia: Bosch

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bosch Alemaniako konpainiak iragarri du 5.500 langile kaleratuko dituela taldearen mugikortasun sektorean, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako.

"Ez dugu espero Espainian eragina izatea Cross-Domain Computingek iragarritako neurriek, horrek ez duelako ordezkaritzarik herrialde horretan", argitu dute konpainiako iturrietatik.

2027 amaierarako kaleratze gehienak, 3.500, eginak izatea espero dute, erdiak Alemanian, ibilgailu autonomoen softwarearen unitatean.

Gainera, taldearen negozio nagusian ere eragin nabarmena izango du neurriak Alemanian. Izan ere, Schwabisch Gmund lantegian 1.300 kaleratze egingo dituzte 2027 eta 2032 artean, plantilla osoaren herena.

Era berean, 750 kaleratze gehiago egingo dituzte Hildesheimen, elektromugikortasunerako osagaiak egiten diren lantegian. 2026 amaierarako kaleratze gehientsuenak eginak izango dira bertan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Automobilgintza