Ekonomia -
ITXIERA
Zumaiako Balenciaga ontziola, hartzekodunen lehiaketara
Enpresak erabakia jakinarazi die bart langileei.
EITB Media
Zumaiako Balenciaga ontziolak hartzekodunen lehiaketara joko du, bere finantzazioa bermatuko lukeeN berregituraketa planak porrot egin ostean, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.
Ontziolak bart jakinarazi die erabakia langileei.
Duela hilabete, Merkataritza arloko 1. epaitegiak argi berdea eman zion berregituraketa planari, baina Espainiako Ekonomia Ministerioaren menpeko den Cofides sozietate publiko-pribatuak atzera bota du.
Azken hilabeteetan lanean aritu dira enpresaren hainbat aktibo saldu eta diru horrekin adostuta zeuden bi ontzi eraikitzeko. Ahalegin guztiek porrot egin ostean, ordea, ontziola historikoak ez du bere jardunarekin jarraituko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea