Ekonomia -

Automozioa

Hiru txandatik bederatzi orduko bira murriztuko dute lanaldia Gasteizko Mercedesen, martxoaren 3tik aurrera

Gaur onartu dute plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enplegua mantentzea da.

Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Mercedes Benzen lantegia Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Automozioaren sektoreak ez du bere garairik onena bizi, eta Gasteizko Mercedes Benzen lantegia horren isla argia da. 2025erako lan-programa berria onartu dute, eta itxura guztien arabera, hainbat murrizketa izango ditu.

Zuzendaritzak hala proposatuta, aspaldi hasi ziren 2025erako egutegia prestatzen, murrizketak kontutan hartuta, eta gaur onartu dute plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enplegua mantentzea da. Hala ere, aldaketa nabarmenak izango dira: orain arte egunean hiru txanda egiten baziren ere, hemendik aurrera bederatzi orduko bi txandatara murriztuko dira.

Langileek urtarrilaren 13an ekingo diote lanari, eta martxoaren 3an hasiko da egutegi berria aplikatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Mercedes-Benz Gasteiz