Ekonomia -
DSBE eta BGDS
Lanbidek iruzurren aurkako postontzi bat martxan jarri du salaketa anonimoak jasotzeko
Postontzia Lanbideren webgunean dago, eta salatzaileak inprimaki bat bete eta onuradunak betetzen ez dituen kasuari buruzko oinarrizko informazioa baino ez ditu eman beharko.
Agentziak | EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu zerbitzuak, Lanbidek, iruzurraren aurkako postontzia jarri du martxan. Bide horrek aukera ematen die herritarrei Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) prestazioak kobratzeko legez kanpoko praktiken susmoen berri emateko, modu anonimoan eta konfidentzialean.
Postontzia Lanbideren webgunean dago, eta formulario bat bete eta prestazioaren onuradunak baldintzak betetzen ez dituen kasuari buruzko oinarrizko informazioa baino ez da eman beharko. Salatzaileak eman beharko ditu horiek.
Orain arte, herritarrek Lanbideri iruzurren berri eman ziezaioketen, baina ez zegoen araututako prozedurarik. Aurten 72 salaketa aurkeztu dituzte EAEko herritarrek, eta horietatik zazpik soilik abiatu dute kontrol-prozedura bat.