Ekonomia -

MERKATARITZA

Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Hau da deskontua lortzeko jakin beharreko guztia

Abenduaren 5era bitartean, abian da tokiko merkataritza sustatzea helburu duen Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa.

Euskadi Bono Denda. Irudia: EITB Media
Euskadi Bono Denda
Euskadi Bono Denda. Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa abian da gaurtik abenduaren 5era bitartean. Aurten, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,5 milioi euro bideratu ditu horretara, iaz baino % 30 gutxiago.

Zer egin behar da deskontua lortzeko?

- EAEn bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek 3 deskontu bonu eskuratu eta erabili ahalko dituzte (orain arte, 5 ziren) azaroaren 15etik abenduaren 5era bitartean.

- 10 euroko deskontua 30 euroko.

- Guztira, 350.000 bonu jarriko dira herritarren eskura.

- Deskontu hori atxikitako establezimenduan (5.000 inguru) bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.

- Erosketa batean edo gehiagotan eta atxikitutako establezimendu batean edo gehiagotan trukatu ahalko dira.

Informazio gehiago, Euskadi Bono Denda webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa Merkataritza albisteak gaur