Ekonomia -

BANKUAK

BBVAk baikortasunari eusten dio, baina ez du baztertzen Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa erretiratzea

Sabadell erosteko operazioa hurrengo hilabeteetan gauzatzea espero du Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak.

Sabadell eta BBVA bankuen egoitzekin egindako argazki muntaketa. EFE
Sabadell eta BBVA bankuen egoitzekin egindako argazki muntaketa
Sabadell eta BBVA bankuen egoitzekin egindako argazki muntaketa. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak baikortasunari eusten dio eta azkenean Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa gauzatuko dela espero du. Hala ere, eskaintza erretiratzeko aukera aurreikusten du, baldin eta Espainiako Lehia Merkatuaren Batzordeak ezarritako baldintzek eragiketa zentzuzkoa izatea eragiten badute.

Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak erosketa publikoko eskaintza bigarren fasera eraman eta biharamunean hitz egin du BBVAko kontseilari delegatuak. Bigarren fasean balizko erosketa zehatazako aztertzen da eta interesatuek alegazioak aurkezteko aukera izaten dute.

Finantza Sektorearen 31. Topaketan BBVAren kontseilari delegatuak azaldu duenez, mahai gainean jarri den eragiketa positiboa da bi erakundeetako bezeroentzat, langileentzat, eta, oro har, gizarte osoarentzat, "balioa sortzen" duelako.

Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak iritzia noiz emango duen zain, operazioa hurrengo hilabeteetan gauzatzea espero du BBVAko kontseilari delegatuak. Edozein kasutan, BBVAk Sabadell erosteko eskaintza erretiratzeko aukera aurreikusten du, baldin eta Lehia Merkatuaren Batzordeak ezarritako baldintzek eragiketa zentzuzkoa izatea badakarte.

Bien bitartean, eragiketa "lehenbailehen" ixteko eta zalantzak argitzeko Merkatuen eta Lehiaren Batzordearekin elkarlanean ari dela nabarmendu du BBVAko kontseilari delegatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea