Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: EAEko Aurrekontuen negoziazioa, COP29 goi bilera eta azaroaren 25eko kanpaina

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Noël d'Anjou Ogasune eta Finantza sailburua Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Noël d'Anjou Ogasune eta Finantza sailburua Eusko Legebiltzarrean
Noël d'Anjou Ogasune eta Finantza sailburua Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAEko Aurrekontuen negoziazioa: Noël D'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua Sumar eta PP alderdiekin elkartuko da arratsaldean, aurrekontuen inguruko akordioa zabaltzeko asmoz. Bihar, asteartearekin, EH Bilduren txanda izango da. Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei, aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.

- COP29 goi bilera: Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiari buruzko COP29 goi bilera hasiko da Azerbaijango Baku hiriburuan. Klima larrialdiaren ondorio larrienak pairatzen dituzten herrialdeek diru gehiago eskatzen dute. NBEk egindako aurreikuspenen arabera, 500.000 milioi euro behar dira urtean. Ameriketako Estatu Batuetako, Errusiako, Txinako eta Brasilgo presidenteak ez dira goi bileran izango.

- Azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpena: Imanol Pradales lehendakaria gazte talde batekin bilduko da, azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren inguruko erakundeen arteko kanpaina aurkezteko. Aurtengo kanpainak indarkeria matxista ukatzen duten mezuei aurre egin nahi die, bereziki, gazteek eremu digitalean jasotzen dituztenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Emakunde berriak Alderdi politikoak Ekonomia albisteak EH Bildu Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Aurrekontu Publikoak 2024 Larrialdi klimatikoa albisteak COP28 Dubai (Arabiar Emirerri Batuak) Sumar Mugimendua Imanol Pradales gaur