Ekonomia -

lan gatazka

Goialdeko depresioaren ondorioak direla eta, bertan behera utzi dute bidaiarien garraioaren asteleheneko greba

UGTk, CCOOk eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT) zehaztu dutenez, azaroaren 11ko lanuzteari bakarrik eragiten dio neurriak. Goialdeko depresioak astindutako herrietan "arazo gehiago ez sortzeko" eta "mugikortasuna errazteko" hartu dute erabakia.

Bidaiari bat Bilboko Intermodalean, azken greban. EFE
Bidaiari bat Bilboko Intermodalean, azken greban.
Bidaiari bat Bilboko Intermodalean, azken greban. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goi-geruzetako depresio isolatuak Valentziako probintzian zein beste erkidego batzuetan eragindako "muturreko larrialdi egoera" dela eta, UGT, CCOO eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT, gazteleraz) bertan behera utzi dute bidaiarien errepide bidezko garraioan astelehen honetarako (azaroak 11) deituta zuten greba. Kaltetutako eremuetan "arazo gehiago ez sortzeko" hartu dute erabakia, "errepideak nabarmen kaltetu baitira". 

Ohar bidez jakinarazi dutenez, greba bertan behera utzita "mugikortasuna erraztu eta Valentzia bere onera etortzeko lanak bermatzeko baliabideak iristea" lortuko dute. 

Nolanahi ere, iragarri dute neurria "behin-behinekoa" dela eta azaroaren 11ko protestari bakarrik eragingo diola.

Horrela, gainerako protesta-egunak bere horretan utzi dituzte; beraz, azaroaren 28 eta 29rako eta abenduaren 5, 9 eta 23rako deitutako greba-egunak eta abenduaren 23tik aurrera deitutako greba mugagabea ez dituzte aldatu.

Azkenik, goialdeko depresioak Valentzian eragindako triskantzaren harira, 10 minutuko lanuztea (12:00etan hasita) deitu dute ostiralerako Espainiako Estatuko lan zentro guztietan, pribatuetan eta publikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Lan gatazkak Garraio publikoa Valentziako Erkidegoa