Ekonomia -

Akordioa

Soldata handia dutenek ez dute etxebizitza erosteagatik kenkaririk izango

EAJk eta PSE-EEk adostutako erreforma fiskalak astelehenean hasiko du bere bidea, araudi berriaren ildoak zehaztuko baitituzte orduan EAEko hiru Ogasun diputatuek.

Arabako Ogasuna. Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Arabako Ogasuna
Arabako Ogasuna. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru aldundiak prestatzen ari diren erreforma tarteko, etxebizitza erosiz gero aplikatzen diren kenkariek mugak izango dituzte etorkizunean. Hartara, zergadun bakoitzak duen 36.000 euroko kreditu fiskala aurrerantzean ez da unibertsala izango, errentaren araberakoa baizik.

Horrekin asmo dute soldata handia dutenei kenkariak kentzea. Dena den, aldaketak erosle berriei soilik eragingo die. Hau da, neurri berriak ez die dagoeneko etxebizitza erosita dutenei eragingo, eta horiek urtero ekarpenak egiten jarraitzeko aukera izango dute, 36.000 euroko kreditua agortu arte.

Hauteskunde-kanpaina abiatu zuenean proposatu zuen aipatu erreforma Imanol Pradales lehendakariak, etxebizitzaren aferari buelta bat eman nahian edo.

EAJk eta PSE-EEk adostutako erreforma fiskalak astelehenean hasiko du bere bidea, orduan zehaztuko baitituzte araudi berriaren ildoak EAEko hiru Ogasun diputatuek: Itxaso Berrojalbizek (Bizkaikoa), Itziar Agirrek (Gipuzkoakoa) eta Itziar Gonzalez de Zuazok (Arabakoa).

 

        

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Errenta aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia