Ekonomia -
Lan-istripua
53 urteko langile bat zauritu da Iruñean, altuera batetik erorita
Lan-istripua 11:13an gertatu da, Belosoko aldapan, Amaya Kirol Hiriaren parean. Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Unibertsitate Ospitalera eraman du langilea, politraumatismoak baitzituen. Pronostiko erreserbatua du.
EITB Media
53 urteko behargin bat zauritu da Iruñean, lanean ari zela altuera batetik erorita.
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, lan-istripua 11:13an gertatu da, Belosoko aldapan, Amaya Kirol Hiriaren parean.
Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Unibertsitate Ospitalera eraman du langilea, politraumatismoak baitzituen. Pronostiko erreserbatua du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea