Ekonomia -
Inkesta
Langabezia-tasa % 7,6ra jaitsi da Euskadin, 2008tik hirugarren hiruhilekoan izan den baxuena
Bestalde, Nafarroan 313.400 pertsona izan dira okupatuta aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 400 gutxiago (% 0,12) baina iazko aldi berean baino 9.900 gehiago (% 3,15).
EITB MEDIA
2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 41.900 landun gutxiago izan dira, 971.700 langile guztira, hain zuzen; 9.400 langabe gutxiago daude, eta tasa % 7,61era jaitsi da.
Euskadik izan du enplegu galera handiena ehunekotan (% 4,13), aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta bigarrena izan da zenbaki absolutuetan, Valentziako Erkidegoaren atzetik, 42.300 okupatu galdu baititu.
Hala ere, Euskadi langabezia-tasa baxuena duen hirugarren erkidegoa da, Balear Uharteen (% 6,17) eta Kantabriaren (% 7,17) atzetik.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan % 5,85eko langabezia-tasa dago, Araban % 9,40koa eta Bizkaian % 8,08koa.
Bestalde, Nafarroan 313.400 pertsona izan dira okupatuta aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 400 gutxiago (% 0,12). Langabeziak % 4,31 egin du gora, 1.100 pertsona gehiago baitaude lanik gabe (26.200 langabe zenbatu dituzte), hau da, duela urtebete baino 5.400 gutxiago (% 17,02).
Datu horiek 59,35eko jarduera tasa erakusten dute Nafarroan, eta langabezia tasa 7,72koa da.