Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
Kamioilari bat larri zauritu da Andosillan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita
Kamioilaria, Tarazonan (Zaragoza) bizi den 61 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, larri.
Agentziak | EITB Media
Kamioilari bat larri zauritu da Andosillan (Nafarroa), 18:00ak baino lehentxeago, legarra garraiatzen ari zen kamioia iraulita.
Zehazki, Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra NA-134 errepideko 58. kilometroaren parean gertatu da.
Kamioilaria, Tarazonan (Zaragoza) bizi den 61 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, larri.
Guardia Zibilak eginbideak bere gain hartu ditu. Lodosako suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta beste anbulantzia bat bertaratu dira lan-istripuaren lekura.