Ekonomia -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Aldaketak anbulantzia zerbitzuan, etxebizitzaren arazoa eta Adimen Artifiziala EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Aldaketak Arabako eta Bizkaiko anbulantzia zerbitzuan: La Pau enpresak Arabako eta Bizkaiko anbulantzia zerbitzua eskaintzeari utziko dio azaroaren 30a baino lehen, kontratuan atzemandako urraketen ondorioz. Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu du enpresarekin "irteera ordenatua" izan dadin. Halaber, Osasun Sailaren arabera, anbulantzia zerbitzua "etenik gabe" eskainiko da, beste enpresa batek zerbitzua bere gain hartu arte. Horretarako, larrialdiko kontratazio prozedura abiatuko dute.
- Etxebizitzaren arazoa, Kongresuan: Isabel Rodriguez Espainiako Etxebizitza ministroak agerraldia egingo du gaur Diputatuen Kongresuan, bere kudeaketaren berri emateko. Ezkerreko alderdiek eta kalean protesta jendetsuek Espainiako Gobernuari esku-hartze handiagoa eskatzen diote alokairuen prezioa jaisteko. Sumarrek PSOEri ohartarazi dio etxebizitza politika legealdian "bidegurutzea" izan daitekeela, eta Rodriguezi eskatu dio Ganberan "proposamenak" aurkezteko, eta ez "aitzakiak".
- Adimen Artifiziala (AA) Euskadin: Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) zentroak Adimen Artifizialak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoerari buruzko diagnostikoa aurkeztuko du. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta BAICeko presidentea, Nerea Aranguren BAICeko presidenteordea eta Laura Marron BAICeko zuzendari orokorra.