Ekonomia -

Pobrezia

Ia 65.700 haur eta nerabe pobrezia edo bazterketa arriskuan daude EAEn

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko etxekoen unitateen % 24,2k ustekabeko gastuei aurre egin diezaiekete, eta % 12,9k ezin dute etxebizitza tenperatura egokian mantendu.

Pertsona bat Bilboko kaleetan, lotan. Argazkia: EFE
Pertsona bat Bilboko kaleetan, lotan. Argazkia: EFE
Pertsona bat Bilboko kaleetan, lotan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) haur eta nerabeen % 18,8, hau da, ia 65.700 pertsona, pobrezia edo bazterketa arriskuan dago (AROPE tasa). EAEn tasa hori Espainian 18 urtetik beherakoek dutena baino 15,7 puntu txikiagoa da (% 34,5), Unicefen 2023ko bizi-baldintzei buruzko inkestan jasotako datuen arabera.

Gainera, 18 urtetik beherako pertsonen % 13,7 (48.200 inguru) pobrezia arriskuan dago Euskadin, eta horrek esan nahi du Espainia osorako ateratzen den batez besteko errenta baliokidearen (Estatuko atalasea) % 60tik beherako diru-sarrerak dituzten etxeetan bizi direla.

Estatuko atalasearen ordez erkidegoetako atalasea hartzen bada erreferentziatzat, EAEko haur eta nerabeen pobrezia-arrisku tasa 20,1ekoa izango litzateke, eta egoerak 70.300 pertsona ingururi eragingo lieke.

Bestalde, Euskadiko adingabeen % 7,2 (25.100 bat pertsona) gabezia material eta sozial larria duten etxebizitzetan bizi dira. Ikuspegi konparatu batetik, tasa hori Espainiako Estatuan oro har ematen denaren azpitik dago (% 12,3).

Gabezia egoeren eragina anitza da adingaberen bat duten etxebizitzen artean. EAEn, etxe horien ia laurdenak (% 24,2) ez du ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik, % 21,1ek ezin du urtean gutxienez astebetez oporretara joan, eta % 14,1ek atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin edo epekako erosketekin lotutako gastuen ordainketan.

Era berean, % 12,9k ezin du etxebizitza tenperatura egokian mantendu, eta % 3,8k ezin du haragi, oilasko edo arrainik jan bi egunean behin gutxienez.

Zero Pobrezia plataformako 20 bat ekintzailek agerraldia egin dute gaur Donostiako Boulevardeko kioskoan, Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Gobernuz kanpoko 14 erakundek eta kolektibo sozialek osatutako plataformak salatu duenez, Europan eta munduko beste leku batzuetan "eskuin muturraren gorakadak pertsona guztien giza eskubideak mehatxatzen ditu, eta intolerantzia sustatzen du".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Umeak