Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sidenorrek Talgo erosi nahi du, Garcia Ortizen inputazioa eta Von der Leyenen proposamena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Talgo enpresaren tren bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Talgo enpresaren tren bat, artxiboko irudi batean
Talgo enpresaren tren bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sidenorren interesa Talgo erosteko: Sidenor taldea Talgo tren ekoizlea erostea aztertzen ari da, osorik edo partzialki. Talgok berak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez, Sidenorrek interesa adierazteko gutuna igorri dio. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila prest dago erosketa operazioa errazteko, betiere proiektu industrial sendoa badu eta enpresak Euskadin jarraitzea eta enplegua bermatzea badakar. 

- Estatuko fiskal nagusiaren inputazioa: Auzitegi Gorenak sekretuak agerrarazteagatik ikertuko duela jakin berritan, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak errugabea dela berretsi du: "Ez nik ezta nire ingurukoek ere ez genuen emailik filtratu". TVEri eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez, Fiskaltzak atera zuen oharraren helburua hedabideetan zebilen "gezurra ezeztatzea" izan zen.

- Von der Leyenen deportazio proposamena: Europar Batasuneko agintariak gaur bilduko dira Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gatazkei buruz hitz egiteko, baina Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen deportazio proposamena ere mahai gainean izango dute. Zehazki, Europar Batasunean babesa eskatzeko eskubiderik ez duten pertsona migratzaileak azkarrago kanporatzeko moduaz arituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak