Ekonomia -

NAFARROAKO AURREKONTUAK

Nafarroako Gobernuak 5.986 milioi euroko gastu-mugarekin onartu du aurrekontuen aurreproiektua

Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik aurreproiektu horren xehetasun esanguratsuenak azaldu ditu.

Jose Luis Arasti kontseilaria. EFE.
Jose Luis Arasti kontseilaria
Jose Luis Arasti kontseilaria. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ostiral honetako ezohiko bilkuran onartu du 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua; guztira, 6.431,3 milioi eurokoa.

Aurrekontu global horren barruan, datorren ekitaldirako aurreikusitako gastu ez-finantzarioa 5.986,6 milioi eurokoa da, hau da, % 2,6ko igoera izan du 2024koarekin alderatuta.

Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu aurreproiektu horren xehetasun esanguratsuenak, eta abiapuntutzat hartu ditu "gure Barne Produktu Gordina 2025ean % 1,8 haztea eta datorren urteko batez besteko inflazioa % 2,1era arte jaistea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak