Ekonomia -
bm supermerkatuak
Euskal akziodunak eskaintza bat prestatzen ari dira, BM supermerkatua Carrefourrek eros ez dezan
PAI Partners Frantziako inbertsio-funtsa, bere Uvescoren akzioak (%70) 800 milioi euroren truk saltzeko negoziatzen ari da.
eitb media
Hainbat euskal akziodun PAI Partners Frantziako inbertsio-funtsari eskaintza bat egiteko prestatzen ari dira, BM supermerkatu-katea Carrefourrek eros ez dezan, eta horrela, BM Euskadin gera dadin.
PAI Partnersek Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen 2021eko abenduan negozioa zabaltzeko asmotan. 2024ko ekainean, berriz, Uvescoren bere zatia Carrefourri saltzea negoziatzen hasi zen 700-800 milioi euro inguruan.
Albiste horren aurrean, hainbat euskal akziodunek kontraeskaintza bat prestatzen ari dira salerosketa hori gelditzen saiatze aldera, eta horrela, BM supermekatuak Euskadin gera daitezen.
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia kezkatuta agertu da Carrefourren eskaintzaren aurrean, gero eta euskal enpresa gehiagok amaitzen dutelako dirua irabaztea helburu duten funtsen eskuetan.