Ekonomia -

protestak

CCOOk eta UGTk greba orokorra deitu dute errepideko garraiolarien erretiro aurrerapena eskatzeko

Deialdi honen bidez, garraiolarien erretiro aurreratua arautzea eskatu nahi dute, lanbidearen arrisku-mailagatik. Lanuztea urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.

Kamioien karabana Nafarroan, 2022ko martxoaren protestetan. Argazkia: EFE
Kamioien karabana Nafarroan, 2022ko martxoaren protestetan. Argazkia: EFE
Kamioien karabana Nafarroan, 2022ko martxoaren protestetan. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra deitu dute errepideko garraioaren sektorean lanean diharduten profesionalen erretiroaren aurrerapena erregulatzea eskatzeko. Lanuztea urriaren 28an hasiko da, eta merkantzia-garraiorako eta bidaiarientzako garrantzistuak diren beste gun batzuetan ere izango da, besteak beste, Black Friday egunean, abenduko zubian edota Gabonetan. 

Lanuzteak errepideko garraioan zerbitzua eskaintzen duen langile orori dago bideratuta, izan ibilgailu astuna edo arina, izan bidaiarien garraioa, izan osasun-garraioa. 

Greba deialdia, zehazki, urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.

CCOOk eta UGTk erretiro aurreratua defendatzen dute gidarien adin handiaren ondorioz errepideko garraioaren sektorean dagoen istripu-kopuru handiaren ondorioz. Batez ere, 55 urtetik gora izan ohi diren istripuen ondorioz, hain zuzen.

Biek ala biek garraioaren profesionalen erretiro adina aurreratzeko Espainiako Gobernuaren eta hainbat patronalen aldetik sufritzen duten "blokeo sistematikoa" salatzen dute

Sindikatuek azaldu dutenez, lanuzteak ekiditeko beren esku zegoen guztia egin dute, hala nola, kontzertazioak, ministerioekin eta alderdi politiko ezberdinekin elkarrizketak, baina ez dira adostasunera iritsi. 

Espainiar Estatuan 250.000 soldatapeko kamioilari inguru daude, nahiz eta autonomoak ere grebara batzea espero duten sindikatuek. Hortaz, 500.000 langilera irits daiteke grebara joko duten langileen zifra; izan ere, sektoreko langileen %70a UGT eta CCOO sindikatuetan daude ordezkatuta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Langile Komisioak UGT albisteak Lan gatazkak gaur Merkantzia-garraioari buruzko albisteak