Ekonomia -

Lan-istripua

Hil da Funesen atzo oso larri zauritutako 29 urteko behargina

Langilea Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean ari zen lanean, makina batek beso bat harrapatu zionean. Askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin zizkioten, eta helikopteroz eraman Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Baina azkenean hil egin da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil da Funesen (Nafarroa) atzo oso larri zauritutako 29 urteko behargina, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bodega Romana industrialdean dagoen elikagai-enpresa batean lanean ari zela, makina batek beso bat harrapatu zion.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 17:58an izan zuten ezbeharraren berri, eta Azkoiengo eta Cordovillako suhiltzaileak, Azkoiengo eta Rincon de Sotoko (Errioxa) medikuak, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat, helikoptero bat eta Foruzaingoa bertaratu ziren .

Langilea, 29 urteko Fiteroko bizilaguna, makina batean besoa harrapatuta zauritu zen.

Besoa askatu ondoren, larrialdi zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin zizkioten, eta, ondoren, helikopteroan eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, oso larri. Azkenik, hil egin da.

Tafallako Polizia Judizialak eta Foruzaingoaren Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea