Ekonomia -
mercedes-benz
Gasteizko Mercedes-Benzek ordu erdi murriztuko du Muntaketa Gordina eta Azken Muntaketa sailetan gaueko txanda
Neurri hau bihar, astelehena, sartuko da indarrean. Horrela, Muntaketa Gordina, Pintura eta Azken Muntaketa sailetan, 04:30ean amaituko da gaueko txanda.
eitb media
Mercedes-Benz konpainiaren Gasteizko lantegiak ordu erdi murriztuko du Muntaketa Gordina eta Azken Muntaketa sailetan gaueko txanda urriaren 7tik aurrera, enpresak emandako informazioaren arabera.
Horrela, bihartik aurrera, gaueko txanda 04:30ean amaituko da Muntaketa Gordina, Pintura eta Azken Muntaketa sailetan. Neurri honekin, enpresaren egungo produktibitatea eta ibilgailuen barne-horniduren fluxua hobetu nahi dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea