Ekonomia -

GREBA

Sindikatuek greba egun bat gehiago deitu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako

Hasi berri den ikasturtean egingo duten bigarrena da. Sindikatu deitzaileetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.

Irailaren 25eko graba eguneko irudi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Irailaren 25eko graba eguneko irudi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Irailaren 25eko graba eguneko irudi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Hezkuntza arloko sindikatuek (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) greba egun bat gehiago deitu dute Foru Erkidegoko Irakaskuntza Publikoan, urriaren 29rako. Hasi berri den ikasturtean deitu duten bigarren izango da.

Sindikatu horietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.

Irailaren 25ean egin zuten lehen greba, eta, sindikatuen arabera, bi irakasletik hiruk egin zuten bat grebarekin. Hezkuntza Sailaren arabera, berriz, jarraipena % 26,5ekoa izan zen.

Sindikatuek, besteak beste, ratioak jaistea, irakasleen gainkarga arintzea (burokrazia, bilerak, ebaluazioak, etab.), plantillen ezegonkortasunarekin amaitzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Lan gatazkak