Ekonomia -

INFLAZIOA

KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.

Erosketa saskia. Egile eskubiderik gabeko irudia
Erosketa saskia. Egile eskubiderik gabeko irudia
Erosketa saskia. Egile eskubiderik gabeko irudia

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prezioek gora egiten jarraitzen badute ere, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte. Gauzak horrela, 2021eko martxotik izan den tasarik txikiena da, orduan % 1,3an kokatu baitzen.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera, batez ere, erregaien merkatzeak eragin du prezioen apaltzea. Hala ere, neurri txikiagoan bada ere, eragina izan du elikagaiak eta elektrizitatea iaz baino merkeagoak izateak.

Gauzak horrela, lau hilabete daramatza segidan beherazko bidean, maiatzean % 3,6an jarri ondotik (% 3,4 ekainean, % 2,8 uztailean eta % 2,2 abuztuan).

Abuztutik irailera, berriz, prezioak sei hamarren merkatu dira.

Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.

Iraileko datu aurreratua urriaren 15ean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Kontsumorako prezioen indize Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumitzaileen eskubideak Energia berriztagarriak Gasolinaren prezioa Supermerkatuak