Ekonomia -

OSASUN GARRAIOA

La Pau enpresak ukatu egin du Euskaditik alde egiteko asmoa duela

Hainbat hedabidetan zabaldutako informazioari erantzuteko, Araban eta Bizkaian osasun garraio-zerbitzua ematen duen enpresak adierazi du ez duela asmorik Osakidetzarekin dituen kontratuak bertan behera uzteko.

Larrialdietako zerbitzua eskaintzen duen anbulantzia bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Larrialdietako zerbitzua eskaintzen duen anbulantzia bat, artxiboko irudi batean
Larrialdietako zerbitzua eskaintzen duen anbulantzia bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban eta Bizkaian osasun garraio-zerbitzua ematen duen Kataluniako La Pau kooperatiba ukatu egin du Euskaditik alde egiteko eta Osakidetzarekin dituen kontratuak bertan behera uzteko asmoa duela. Atzo zabaldutako ohar batean azaldu duenez, "lanean" jarraitzen duela osasun garraioko zerbitzuak emateko, "orain arte" bezala.

Atzo, hainbat hedabidek zabaldu zuten La Pau enpresak asmoa zuela Euskaditik joateko eta Osakidetzarekin dituen kontratuak eteteko.

Kataluniako kooperatibak kudeatzen ditu programatutako eta larrialdietako anbulantziak Bizkaian eta Araban. Gipuzkoan, berriz, Ambulancias Gipuzkoa enpresak ematen du zerbitzua.

Lan gatazkak ugariak izan dira La Pau enpresan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko anbulantzien sektoreko lan hitzarmenean jasotako soldata igoerak aplikatzeari muzin egin dio.

Pasa den ekainean, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osasun garraioaren hitzarmena sinatu zuten, eta bi hilabeteko greba eten. Lan hitzarmenak zazpi urteko indarraldia izango du (2022-2028), eta sektore horretan lanean ari diren 1.500 langile ingururi eragingo die. Akordioaren puntu nagusia itunaren indarraldian metatutako % 30,64ko soldata-igoera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Gaurko albisteak Bizkaia Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Lana albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasunari buruzko albisteak