Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

"Aldaketa dago balio-eskalan; gazteek ordutegiak, mugikortasuna eta telelana gehiago estimatzen dituzte"

Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak atzo egindako adierazpenak azaldu ditu, "gazteek ez dute lan egin nahi" esan ostean. Horren arabera, "alboratu ezin dugun errealitate bat da".

Juez, atzo egindako aurkezpen eta mahainguruan. Argazkia: EITB Media
Juez, atzo egindako aurkezpen eta mahainguruan.
Juez, atzo egindako aurkezpen eta mahainguruan. Argazkia: EITB Media

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak atzo egin zituen adierazpenak azaldu ditu biharamunean, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Elkarte berria da Ajebask, eta horren aurkezpenean egindako hitzek arrabotsa sortu dute, "gazteek ez dute lan egin nahi" esan baitzuen. Horiek azaltzeko, Juezek esan du "balio eskalan aldaketa" sumatu dutela, eta gazteek garrantzi gehiago ematen dietela ordutegiei, mugikortasunari eta telelanari. "Helarazi nahi nuena zen errealitate bat dela, eta ezin dugula alboratu", zehaztu du. 

Arabako enpresaburuaren iritzian, pandemiaren ostean "eredu aldaketa izan da lan harremanen esparruan". "Gazteei motibazioa falta zaie, eta jakin behar dugu zer behar duten", azaldu du. Adierazi duenez, "eskakizun horiek guztiak zelan txertatu ahal ditugun bilatu behar dugu, denontzat irtenbide onuragarria topatzeko", eta kontziliazioak "gero eta garrantzi handiagoa" duela gaineratu du. 

"Kezkatzen gaituen errealitatea da, baina ari gara lantzen", erantsi du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Enpresaburuak Gazteak Telelana