Ekonomia -

ETXEBIZITZA

Euskadin, batez beste, logela bat alokatzea hileko 543 euroan dago, 2015eko abuztuan baino % 73 gehiago

Bilbon, logelak alokatzeko prezioa 621 eurokoa da hilean, 496 eurokoa, Donostian, eta 369 eurokoa, Gasteizen.

Etxebizitza alokairuan.
Etxebizitza alokairuan
Etxebizitza alokairuan.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko logela bat alokatzea, batez beste, 543 euroan dago hileko, hau da, duela 5 urte baino % 57,5 gehiago (2019tik) eta duela 9 urte (2015) baino % 73 gehiago, "Etxebizitza partekatuak Espainian 2024an" azterlanaren arabera.

Gainera, azterlanaren arabera, Euskadin, logelen batez besteko prezioak % 16,9 igo dira urtebete eskasean, eta 2023ko abuztuan hilean 464 euro izatetik 2024ko abuztuan 543 euro izatera igaro dira.

2023ko abuztuarekin alderatuta, logelen alokairuaren prezioa gehien igo den bigarren autonomia-erkidegoa da Euskadi, Balear Uharteen atzetik (% 21,5).

Hau da hirietan logela bat alokatzeak duen prezioa: 621 euro hilean Bilbon, 496 euro Donostian eta 369 euro Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza