Ekonomia -
supermerkatuak
Facuak salatu du supermerkatu batzuek elkarri ez erasotzeko ituna dutela
Aldi eta Hipercor enpresek "elkarri ez erasotzeko ituna" dutela atzenam du Facuak, eta oliba-olioaren prezioa jaitsi dutela, Mercadonak abuztuaren 21ean ezarritako prezioak berdintze aldera.
agentziak | eitb media
Facuak salatu duenez, Aldi eta Hipercor supermerkatuek "elkarri ez erasotzeko ituna" dute, eta oliba-olioen prezioak jaitsi dituzte, Mercadonak abuztuaren 21ean ezarritako prezioak berdintzeko. Alcampok, Diak eta Carrefourrek ere hala egin zuten.
Kontsumitzaileen elkarteak antzeman zuenez, abuztuaren 23an, Hipercorrek beste lau supermerkatuk finkaktutako preziora berdindu zuen haren oliba-olioaren marka zuriaren prezioa. Aldik ere gauza bera egin zuen eta, beraz, dagoeneko sei supermerkatu-kate dira produktu horiengatik prezio bera kobratzen dutenak: 6,95 euro.
Abuztuaren 21ean, Mercadonak oliba-olioaren prezioa jaitsi zuen: litro bateko botilak 7,62 euroan saltzetik 6,95 euroan saltzera (0,67 euro gutxiago). Ordu gutxira, Facuak beste hiru supermerkatuk gauza bera egin zutela antzeman zuen.
Hori dela eta, Facuak beste salaketa bat aurkeztu zuen uztailean, zortzi supermerkaturen oliba-olioaren marka zurien prezioen gorabeherak salatuz, hain zuzen, Mercadona, Hipercor, Eroski, Carrefour, Alcampo, Dia, Aldi eta Lidl.
Facuak egindako ikerketek agerian utzi dute supermerkatu batek oliba-olioaren prezioak aldatzen dituenean, gainerakoek hura berdintzen edo prezioa are gehiago jaisten dutela.