Ekonomia -
Gipuzkoa
Itziar Agirre sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona Ogasun diputatu gisa
Agirrek Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan eman ditu azken urteak, lehenik Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa. Perona auto batek harrapatuta hil zen abuztuaren 7an, bizikletan zihoala, Zamorako herri batean.
eitb media
Itziar Agirre Eusko Jaurlaritzako egungo Ogasun eta Finantza sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuko gisa, Aldunditik ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1975ean, eta Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan jardun da 2013tik, lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa.
Horrela, Agirrek Ogasun eta Finantza diputatu kargua hartuko du Jokin Peronaren heriotzaren ondoren. Perona auto batek harrapatuta hil zen abuztuaren 7an, Zamorako herri batean bizikletan zihoala.
Beseteak beste, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide juridiko-ekonomikoan espezializatua, eta Euskadiko Zuzenbide Autonomikoan espezializazio-diploma ere badu.
Gainera, zinegotzi da Urretxuko Udalean 2003tik, eta batzarkide izan zen Gipuzkoazko Batzar Nagusietan 2007-2013 bitartean.