Ekonomia -

Siemens Energy

Siemens Gamesak bere galerak % 66,5 murriztu arren, Siemens Energyren kontuak kaltetzen jarraitzen du

Euskal Herrian lantegiak dituen Gamesak zenbaki negatiboekin jarraitzen du, baina apaltzen ari da, pixkanaka, galera hori. Turbina eolikoetan detektatutako akatsak salmentetan eragina izan du.

La sede que Siemens Gamesa tiene en Zamudio (Bizkaia). Foto de archivo: EFE
La sede que Siemens Gamesa tiene en Zamudio (Bizkaia). Foto de archivo: EFE
La sede que Siemens Gamesa tiene en Zamudio (Bizkaia). Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesak, Siemens Energy talde alemaniarraren euskal filialak, 1.262 milioi euro galdu zituen lehen 9 hilabete fiskaletan (2023ko urritik 2024ko ekainera), hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 66,5 gutxiago. Hala ere, filialak Alemaniako enpresaren kontuetan eragin negatiboa izaten jarraitzen du. Gogoratu behar da hiru lantegi dituela EAEn Gamesak (Zamudion, Asteasun eta Mungian).

Siemens energyk hirugarren hiruhilekoko emaitzak iragarri ditu asteazken honetan, eta 1.588 milioi euroko irabaziekin itxi du epe hau. Hortaz, iazko zenbaki beltzei buelta ematen ari dela enpresa dirudi, neurri handi batean Siemens Gamesako ekoizpen arazoek eraginda.

Euskal Herrian lantegiak dituen Gamesak zenbaki negatiboekin jarraitzen du, baina galerak neurri handi batean apaltzen ari dira; 463 milioi euroko galerak izan ditu, nahiz eta bost aldiz murriztu diren (% 81,9 gutxiago).

Siemens Energyk asteazken honetan jakitera eman dituen datuen arabera, enpresak 1477 milioi irabazi zituen urteko lehen 9 hilabeteetan, eta Gamesa izan zen negatiboan itxi zuen filial bakarra: apiriletik ekainera 463 milioiko galerak izan zituen, % 81,9 gutxiago.

Produktuen salneurria handitzea

Arazo horiez gain, produktuen kostuen igoerak, offshore eremua martxan jartzeko arazoek eta aerosorgailuen flota ebaluatzeko erabilitako eredu estatistikoen eguneratzeak ere kalteak eragin dizkio Siemens Gamesari.

Azken bederatzi hilabeteetan, ekainera arte, Siemens Gamesak 6.926 milioi fakturatu zituen, % 6,5 gehiago, eta 2.569 milioi azken hiruhilekoan, % 25,1 gehiago. Arazo horiek guztiak gorabehera, Siemens Energyren diru-sarrerak % 9,4 hazi ziren lehen 9 hilabeteetan (2024ko ekainera arte), eta, hala, 24 724 milioira iritsi ziren, zerbitzuei eta unitate berrien hazkundeari esker.

Eskaerei dagokienez, % 11,7 jaitsi ziren, 35,213 milioira arte, Gamesaren eta sareen teknologien banaketaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak