Ekonomia -
ETXEBIZITZA
Etxebizitzen salerosketa % 9,6 jaitsi da ekainean EAEn
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan salerositako etxebizitza guztien 1.468 libreak izan ziren eta 214 babes ofizialekoak.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Etxebizitzen salerosketa % 9,6 jaitsi zen ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko datuekin alderatuta, Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera.
Aurreko hilabeteko (maiatza) datuekin alderatuta ere, behera egin du etxebizitzen salerosketak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; % 7,1 jaitsi da hilabeteko tasa.
Ekainean salerositako etxebizitza guztien 1.468 libreak izan ziren eta 214 babes ofizialekoak. Eta aintzinatasunari dagokionez, 306 etxebizitza berriak ziren eta 1376 bigarren eskukoak.
Orotara, etxebizitzen gaineko 3.044 operazio erregistratu ziren joan den hilean: 1.682 salerosketak izan ziren, 885 oinordetza bidez eskualdatutakoak eta 32 donazioak.