Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Pentsioen akordioak errelebo kontratua 2029ra arte finkatzea ahalbidetuko duela nabarmendu du UGT Euskadik
Halaber, Raul Arza idazkari nagusiak azpimarratu du aldizkako langile finkoei 1,5eko koefizientea aplikatuko zaiela lan egindako egun bakoitzeko.
EITB Media
Erretiro aktibo eta partziala malgutzeko pentsioen inguruko akordioa txalotu du Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusiak, eta, besteak beste, errelebo kontratua 2029ra arte egonkortzea ahalbidetuko duela gaineratu du. Orain arte, urtero-urtero berritu behar zen.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan nabarmendu duenez, aurrerantzean aldizkako langile finkoei 1,5eko koefizientea aplikatuko zaie lan egindako egun bakoitzeko.
Era berean, azpimarratu du lankidetza eremu bat ezartzea adostu dutela langileek osasun probak mutualitateetan egin ditzaten, beti ere, langileak berak horretarako baimena emanez gero.
Bestalde, lan arriskutsu edo nekagarrietan aurretiaz jubilatzeko baldintzak ere malgutu egingo dira.
Azkenik, pentsioak eta lana bateragarri egiteko "aurrerapausoa" dela adierazi du. Edozein kasutan, akordioa lege testu bihurtu aurretik Diputatuen Kongresura igorri behar dela gogoratu du.