Ekonomia -

Espainia

413,2 milioi euroko isuna ezarri diote Booking enpresari, nagusitasun jarrera izateagatik

Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) inoiz jarri duen isunik handiena da.

Booking ataria
Booking ataria
Booking ataria

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalak (CNMC) 413,2 milioi euroko isuna ezarri dio Booking plataformari, nagusitasun jarrera izateagatik, eta Lehiaren Defentsari buruzko Legearen  2. artikulua eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 102. artikulua urratzeagatik. Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) inoiz jarri duen isunik handiena da. 

Zehazki, erreserba gehien dituzten ostatuak hobeto posizionatzen dituelako zigortu du, horrek online bidezko beste agentzia batzuei merkatuan sartzea edo hedatzea eragotzi dielakoan.

Isuna 206,6 milioi euroko bi zatitan banatu du. Batetik, Espainiako hotelei bidezkoak ez diren merkataritza-baldintza batzuk ezartzeagatik zigortu du; bestetik, internet bidez zerbitzua eskaintzen duten beste bidaia agentziekiko lehia murrizteagatik.

Ebazpena ez da irmoa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Auzitegi Nazionalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Internet gaur Isunak