Ekonomia -

Lan gatazka

EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko eskatu diote Jaurlaritza berriari

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak ohartarazi dutenez, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako dira.

EHUko sindikatuen agerraldia Leioan, ordezko irakasleen gatazkaren balorazioa egiteko. Argazkia: ELA
EHUko sindikatuen agerraldia Leioan, ordezko irakasleen gatazkaren balorazioa egiteko
EHUko sindikatuen agerraldia Leioan, ordezko irakasleen gatazkaren balorazioa egiteko. Argazkia: ELA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ordezko irakasleen gatazkari amaiera jartzeko pausoak eskatu dizkiote errektoretzari eta Eusko Jaurlaritza berriari. Are gehiago, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako direla iragarri dute.

Zehazki, "egoera zentzugabe eta diskriminatzaile" horri amaiera emateko, eta ordezkapenak soldata eta lan baldintza "duinetan" egiteko eskatu dute. 

EHUko ordezko irakasleentzat lan baldintza "duinak" lortzeko urtebeteko borrokaren balorazioa egin dute gaur goizean, Leioan, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak. Salatu dutenez, bertako irakasle eta ikertzaile askok "800 euroko soldata baten truke" egiten dituzte ordezkapenak, "kasu gehienetan", eman beharreko irakaskuntza-orduak lanaldi osoko irakasle baten parekoak badira ere.

"Baldintza ekonomiko prekarioak direla eta, ordezkapenak ez dira betetzen", nabarmendu dute. Ordezkoen falta hori tarteko, hainbat kasutan ikasleak "denbora luzez" eskolak "behar bezala jaso gabe" egon direla gaineratu dute.

Egoera horrek sortutako "lan duinaren etorkizun faltaren ondorioz", hainbat lankidek lanpostua utzi dutela ere azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak ELA LAB albisteak EHU Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sindikatuen azken ordukoa Steilas albisteak Lan gatazkak albisteak gaur Irakasleak azken ordukoa