Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen gidalerroak, sanferminak, eta Frantziako gobernu osaketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua, kargu hartze ekitaldian. Artxiboko argazkia: EFE
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua, kargu hartze ekitaldian
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburua, kargu hartze ekitaldian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAEko aurrekontuen gidalerroak: Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuak egiteko jarraibide ekonomikoak aurkeztuko ditu gaur, Lehendakaritzan. Dokumentua Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak aurkeztuko du, asteroko gobernu bileraren ondorengo agerraldian, 12:00etan. Aipaturiko gidalerro ekonomikoak hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko erabili ohi dira.

- Sanferminak: San Fermin jaien harira, laugarren festa eguna dute Iruñean. Aurtengo hirugarren entzierroa izango da eta Victoriano del Rio (Madril) ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Iruñeko Udalak egindako azken balantzearen arabera, sanferminak hasi zirenetik zazpi sexu eraso izan dira eta bost lagun atxilotu dituzte. Azken sexu erasoen berri izan ondotik, mugimendu feministak prentsaurrekoa eskainiko du eguerdian.

 - Frantziako gobernu osaketa: Fronte Herritar Berriaren garaipenaren ondoren, Asanblea Nazionala ziurgabetasun giroan murgilduta geratu da. Izan ere, ezkerrak eta Macronen alderdiak eskuin muturra hirugarren posizio batera zokoratzea lortu badute ere, blokeetako batez ere ez du eraginkortasunez gobernatzeko behar den gehiengoa lortu (289 diputatu behar dira gehiengo absolutua lortzeko). Gauzak horrela, aukera bat izan daiteke Gobernua eta Presidentetza kolore desberdinetakoak izatea. Intsumisoek, sozialistek, ekologistek eta komunistek osatutako Fronte Herritar Berriak (NFP) dagoeneko iragarri du aste honetan bertan lehen ministrorako hautagai bat izendatuko duela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Frantzia bideoak Sanferminak 2024 Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Macron azken ordukoa Hauteskundeak Aurrekontuen azken ordukoa Frantziako Gobernua