Ekonomia -

Lehen sektorea

Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu EAEko nekazarientzat

Guztira, 7.112 nekazarik jasoko dituzte zuzeneko laguntzak: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Europako funtsetatik datorren dirua hiru foru aldundien bitartez banatuko da.

Nekazarien eta abeltzainen protesta, Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nekazarien eta abeltzainen protesta, Donostian, artxiboko irudi batean
Nekazarien eta abeltzainen protesta, Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariei 40,3 milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Eusko Jaurlaritzak gaurko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Guztira, 7.112 nekazarik jaso dituzte zuzeneko laguntzak: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Zenbateko guztiaren erdia baino gehiago Arabari dagokio, 22,8 milioi euro; % 24 Gipuzkoari, 9,6 milioi euro, eta, % 19 Bizkaiari, 7,8 milioi euro.

Amaia Barredo sailburua buru duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak falta diren diru laguntzak ordaindu ditu, eta 2023an laguntza eskatu zuten ustiategietako titularrek aste honetan jasoko dituzte.

Europako Batasuneko funtsetatik datorren dirua da eta hiru foru aldundien bidez banatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Bizkaia Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza Abeltzaintza Dirulaguntzak Euskadin