Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat oso larri zauritu da Bilboko Portuan, Haizea Wind enpresan izandako istripu batean

50 urteko langilea MAKINA kurbatzaile batean ari zen lanean, piezaren eta makinaren artean harrapatuta geratu denean. Bestalde, asteazkenean Idiazabalen (Gipuzkoa) izandako istripuan zauritutako kamioilarietako bat egun horretan bertan hil zen.

Ezbeharra gertatu den lantokia. Irudia: Haizea Wind
Ezbeharra gertatu den lantokia. Irudia: Haizea Wind
Ezbeharra gertatu den lantokia. Irudia: Haizea Wind

AGENTZIAK | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat oso larri zauritu da ostiral honetan Haizea Wind enpresan, Santurtziko Portuko instalazioetan, izandako istripuan, ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ezbeharra 10:30ean gertatu da, eta, sindikatuak bildutako datuen arabera, langilea makina kurbatzaile batean ari zen lanean, piezaren eta makinaren artean harrapatuta geratu denean.

Sindikatuak "askotan" salatu ditu langileek lan egiteko dituzten segurtasun-baldintza "txarrak", eta bereziki salatu ditu arrisku handiko makina horretan erabiltzen diren lan-prozedurak; izan ere, 20 eta 30 tona arteko piezak kurbatzea eta erabilitako prozedurak "ez dira egokiak lan-osasunaren ikuspuntutik".

Langileak 50 urte ditu, azpikontrata bateko langilea da eta oso denbora gutxi zeraman makina horretan lanean. Sindikatuak zehaztu duenez, 28 langile hil dira 2024an Hego Euskal Herrian lan-istripuen ondorioz. Zehazki, Bizkaian sei dira, eta makinek edo piezek harrapatutakoak lau.

ELAk salatu du prekarietateak "eragin oso negatiboa" izan duela lantokietan, eta "lan-baldintzak urtetik urtera okerragoak" direla. Ildo horretan, "langileen bizitza eta osasuna arrisku larrian" jartzea leporatu dio patronalari, "ekoizpenaren onurak handitzeko".

Kamioilairi nafarra hil da

Bestalde, asteazkenean Idiazabalen (Gipuzkoa) izandako istripuan zauritutako bi kamioilarietako bat egun horretan bertan hil zen zaurien ondorioz. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.

Istripua 14:50ean gertatu zen, N-1 errepidean, Madrilerako noranzkoan. Errepidea bi orduz itxita egon zen bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Santurtzi Bizkaia Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak