Ekonomia -

Soldatak

Soldatak % 3,2 igo ziren EAEn eta % 3,7 Nafarroan, 2022an

Espainiako Estatuan batez besteko igoera % 5,5ekoa izan zen, eta autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hazi ziren soldatak gutxien.

Txanponak eta billeteak. Egile eskubiderik gabeko irudia
Txanponak eta billeteak. Egile eskubiderik gabeko irudia
Txanponak eta billeteak. Egile eskubiderik gabeko irudia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko autonomia erkidegoen artean Euskadin eta Nafarroan igo ziren gutxien soldatak 2022an, % 3,2 eta % 3,7 hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera.

Aitzitik, batez beste soldatak % 5,5 hazi ziren Estatuan, eta emakumeei gizonei baino gehiago igo zitzaien soldata, % 5,9 eta % 5,1, hurrenez hurren.

Lanaren Prezioaren Indizea delakoak eskulanaren prezioa neurtzen du, okupazioa, lanorduak, kontratu mota, antzinatasuna kontuan hartu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Soldatak