Ekonomia -
Osakidetza
Bizkaiko emaginak grebara joango dira uztailaren 1ean, udan zerbitzua murrizten dela salatzeko
Satse sindikatuaren arabera, belaunaldien arteko errelebo faltak eta plaza kopuru eskasak emaginaren eta erabiltzailearen arteko ratio "desegokia kronizatzen dute".
Agentziak | EITB Media
Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak grebarako deia egin die Bizkaiko emaginei uztailaren 1erako, Osakidetzaren "ekintza eza" salatzeko, udan zerbitzua murriztu eta lan-karga handitu delako.
Sindikatuak jakinarazi duenez, belaunaldien arteko errelebo faltak eta prestakuntza espezializatuko plaza kopuru eskasak emaginaren eta erabiltzailearen arteko ratio "desegokia kronizatzen dute", batez ere oporraldian, eta hutsuneak betetzea eragozten du.
Testuinguru horretan, Satsek Osakidetzari eskatu dio absentzia horien estaldura osoa "bermatzeko" kontratazio-politika "eraginkor eta iraunkor" baten bidez, baita ratio "egokiak" aitortzeko ere, "kalitatezko" arreta ziurtatzeko.
Halaber, gogorarazi du Osakidetzari hainbatetan eskatu diola "epe laburreko konponbideak adosteko, uda honetan kalitatezko arreta eman ahal izateko", baina erakunde horrek "uko egin dio bere profesionalei entzuteari".