Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA Nafarroan

Langile bat zauritu da Imotzen, eskua harrapatuta

Istripua gaur goizean gertatu da, landa-lursail batean. Langileak goiko gorputz-adarretako baten anputazio partziala jasan du, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da Imotzen (Nafarroa) izandako lan-istripu batean, eskua harrapatuta.

Istripua 9:13an gertatu da, Foruzaingoak jakinarazi duenez, NA-4130 errepidearen inguruan dagoen landa-lursail batean, Osotzen (Imotz). Langileak eskuaren zati bat galdu du tutu malgu batean harrapatuta.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikopteroz. Altsasuko Foruzaingoaren patruila bat, mediku talde bat eta anbulantzia bertaratu dira, baina azkenean helikopteroz eraman dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak